'Eskamak kentzen' telesailaren aurrestreinaldira joateko autobusa (Mutriku)
Eskamak kentzen telesailaren aurrestreinaldia egingo da otsailaren 17an, 19:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Mutrikutik autobusa aterako da, 18:00etan, goiko geralekutik. Autobusean izena emateko edota sarrerak erreserbatzeko turismo bulegora jo behar dute herritarrek. Ordutegia: eguaztena eta eguena, 10:00etatik 14:00etara, eta bariku eta zapatuan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.