Eskola konpondu eta apaintzeko auzolana (Munitibar)
Munitibar. Eskola konpondu eta apaintzeko auzolana, apirilaren 18an (zapatua).
Txopitturri Guraso Elkarteak, herriko eskolarekin batera, auzolan eguna antolatu du eskola konpondu eta apaintzeko. Denen artean, giro onean eta elkarlanean, eskolari bultzadatxo bat ematea da asmoa: “Lan txikiak izango dira, baina guztion artean eginda, emaitza handia ziurtatua dugu! Txanda ezberdinak antolatu ditugu, bakoitzak ahal duen moduan parte har dezan. Horregatik, dena dena ondo antolatzeko, oso garrantzitsua da aldez aurretik izena ematea. Animatu, etorri, eta jar dezagun gure alea! Aukera bikaina da elkartzeko, laguntzeko eta, bide batez, ondo pasatzeko”.
Izen ematea: HEMEN