Euskal Herriko II. Hika Topaketa (Markina-Xemein)
Zirhika eta Badihardugu taldeek antolatuta, Euskal Herriko II. Hika Topaketa ospatuko dute azaroaren 8an, Markina-Xemeinen. Egun osoko egitaraua dauka, eta izen ematea zabalik dago. 18:30ean bertso saioa egongo da Kontzejupean: Miren Amuriza, Amets Arzallus, Ainhoa Agirreazaldegi eta Aner Peritz ariko dira bertsotan, eta Igor Elortza izango da gai jartzailea.