Euskaltzaleen topaketa (Aulesti)

Aulesti. UEMAren Esnatu dinamikaren baitan, Aulestiko plaza euskaltzalez betetzeko deia egin du Lea-Artibaiko Euskararen Sareak. 19:00etan Nerea Ibarzabal Salegi eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsotan ariko dira balkoirik balkoi. 19:30ean Martin Aramendi Aranak, Irati Urberuaga Aranguenak eta Joseba Goienola Bilbaok hitza hartuko dute euskararen alde. Ostean, Lea-Artibaiko euskaltzaleen argazki erraldoia aterako dute.