Galbaixotako marmitako lehiaketan izena emateko epea (Mutriku)
Mutrikuko Galbaixo Txiki Eguneko (irailak 15) Marmitako Lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago abuztuaren 29tik irailaren 8ra. Albaro dendan edo Sabinan eman daiteke izena 10 euroko fidantza jarrita.
Baldintzak: Gehienez 16 taldek parte hartuko dute eta talde bakoitzean bi pertsona gehienez; 16 lagunentzako marmitakoa egin beharko dute. Lehiaketa 10:00etan hasi eta 13:00etan amaituko da. Sari banaketa 14:00etan amaituko da, eta ondoren, subasta.