Galbaixotako marmitako lehiaketan izena emateko epea (Mutriku)
Mutrikuko Txoko Eder elkarteak urtero Galbaixo jaietan antolatzen duen marmitako txapelketan izena emateko epea zabalik dago, abuztuaren 31tik irailaren 8ra arte. Lehiaketa Galbaixo Txiki egunean egingo da (irailak 15), eta gehienez 16 taldek parte hartu ahalko dute. Parte hartzaileak zozketa bidez aukeratuko dira, irailaren 8an, 20:30ean, Txoko Eder elkartean. Baldintzak: talde bakoitzean gehienez bi lagun egon ahalko dira, eta talde bakoitzak 15 lagunentzako marmitakoa egin beharko du. Izena emateko, interesatuek Alvaronera edo Sabinanera joan beharko dute. Izena ematerakoa 6 euroko fidantza jarri beharko da.
San Agustin Kalea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa, Spain.