Galbaixotako marmitako txapelketa (Mutriku)
Galbaixo Txiki Eguneko marmitako lehiaketan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. Interesatuek Sabinanean edota Avaronean eman beharko dute izena hilaren 9a aurretik, eta taldeko sei euroko fidantza jarri beharko da. Talde bakoitzean gehienez bi lagun onartuko dira eta lehiaketan gehienez 16 bikotek parte hartu ahal izango dute. Talde gehiago izanez gero, irailaren 9an, 20:30ean, Txoko Eder elkartean egindako zozketan erabakiko dira bikote parte hartzaileak.