Geoparkeko gidari izateko trebakuntza ikastaroa
Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatuta, Geoparkeko gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko da azaroaren 10etik 26ra. Interesatuek fidantza modura eskatzen diren 50 euroko ordainketaren frogagiria eta CVa bidali behar dituzte geoparkea2015@geoparkea.com helbidera, urriaren 23a baino lehen. Ikastaroari buruzko informazio guztia eskuragarri dago www.geoparkea.com webgunean.