Geoparkeko marearteko zabalgunea ezagutzeko bisitak
Irailaren 27an egingo da irteera: 10:00etan, bi bisita gidatu egingo dira: bata, euskaraz, Deban (Sakoneta inguruan) eta bestea, gazteleraz, Zumaian (Itzurungo hondartzan). Horiez gain, irailaren 29an [martitzena], beste bisita gidatu bat egingo da Zumaian, 11:00etan (gazteleraz).
Antolatzaileek aurreratu dutenez, bisita bakoitzaren iraupena hiru ordu eta laurdenekoa izango da. Haitzetan ibiltzeko oinetako egokiak eta ura eramatea gomendagarria dela ere iragarri dute. Era berean, marearteko zabalgunea “kontu handiz” zaindu beharreko ingurua dela nabarmendu dute. “Ingurumenarekiko errespetuz jokatzea eskatzen diegu egunotan hurbilduko diren bisitariei”.