Gernika-Lumoko jaietatik bueltatzeko autobus zerbitzua
Gernika-Lumoko jaietatik bueltatzeko autobus zerbitzua Abuztuaren 14tik 15erako goizaldean (04:00etan) Gernika-Lumoko jaietatik Aulesti, Amoroto, Gizaburuaga eta Munitibarrera bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da, Gernika-Lumoko autobus geltokitik aterata. Sarrerak lau udalerriotako udaletxeetan erosi behar dira, abuztuaren 12ko 13:00etarako.