Gimnasia nagusientzat (Markina-Xemein)
Markina-Xemein. Beti Jai elkarteak antolatuta, nagusientzako gimnasia saioak eskainiko dituzte urriaren 1etik aurrera. Izena emateko epea zabalik dago, beraz, interesatuek Beti Jaiko arduradunei jakinarazi beharko diete parte hartzeko asmoa.
Saioak martitzen eta eguenetan izango dira. Bi talde osatuko dituzte: 16:30etik 17:30era eta 17:30etik 18:30era.