Guara mendilerrora irteera bateratua (Lea-Artibai eta Mutriku)
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeeak Guara mendilerrora irteera luzea egingo dute, uztailaren 8tik 10era. Uztailaren 8an irtengo dute Aragoi aldera, eta autobusak honako orduetan hartu ahal izango dira: 17:30ean Markina-Xemeinen, 17:45ean Ondarroan eta 17:50ean Mutrikun. Lea-Artibai eta Mutrikukoak batu ondoren, Debako mendi taldeko kideekin batu, eta Alquezar (Huesca, Espainia) aldera abiatuko dira. Bertako aterpean igaroko dituzte bariku [uztailak 8] eta zapatu [uztailak 9] gauak, eta mendi taldeetako arduradunek adierazi dutenez, izara eta lotarako zakua eramatea komenigarriak dira.
Markina-Xemein, Bizkaia, Spain.