'Gure bidaia Amerika zapaldu ahaztuenean: kapitalaren izenean, neokolonialismoa' solasaldia (Markina-Xemein)
Guatemala, Honduras eta El Salvador bisitatu duten Euskal Herriko sindikatu, talde ekologista eta kazetari talde batekin Gure bidaia Amerika zapaldu ahaztuenean: kapitalaren izenean, neokolonialismoa solasaldia egongo da urtarrilaren 9an, 19:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean. Esplotazioaz, ustelkeriaz eta Bukeleren diktaduraz hitz egingo dute.