Gure Esku Dago: Eskualde mailako ekitaldia (Berriatua)
Lea-Artibaiko Gure Esku Dagok eskualde mailako ekitaldia egingo du otsailaren 18an, Berriatuan. Mendirik mendi, edo auto karabanak eginez, eskualdeko herri guztietatik Berriatuara joateko deia egin dute. 12:30ean Berriatuan egon behar dela esan dute. Ekitaldi nagusia 13:00etan hasiko da. Bertsolariak: Xabat Galletebeitia eta Nerea Ibarzabal. Hizlariak: Saioa Lopez eta Asier Txakartegi. Zabalduko den mezua: sinadura bilketaren balorazioa eta galdera adosteko faseari hasiera eman. Trikitilariak, txaranga… egongo dira. Bai eta txosna ere.
Berriatua, Bizkaia, Spain.