[Hauteskunde kanpaina] EAJ (Mutriku)
Hauteskunde kanpainaren baitan, EAJk kanpainako lehenengo ekitaldia egingo du Mutrikun, irailaren 9an, 13:00etan. Joseba Egibar eta Gipuzkoako hautagaitzako gainontzeko kideak ere parte hartuko dute ekitaldian. Adierazpen txiki bat egingo du Egibarrek eta ondoren, herrian barrena propaganda banatzen ibiliko dira hautagaiak.
20830 Mutriku, Gipuzkoa, Spain.