Hil arte bizi topaketak (Lekeitio)
Hil arte bizi topaketen baitan, Herrian egindako agurretatik ikasten: Elizan egindako agurrak hitzaldia, otsailaren 26an [eguena], 18:00etan, Azkue aretoan.
Hil ostean komunitate mailan egiten diran agur ekintzak garrantzia dauke dolua egiterakoan. Mendeetan Euskal Herrian elizan egin dira omenaldiak, eta agurrak egiteko orduan zaindu behar danari eta kontu izan behar danari buruz jardungo dogu.
Hitzaldia: Nere Erkiaga / Elkarrizketa: Joxe Agustin Maiz