HITZA Mutrikuko Merkatu Txikian (Mutriku)
Mutriku. HITZA Mutrikuko Merkatu Txikian. Uztailaren 19an (zapatua), 11:00etatik aurrera.
Merkatu Txikiko sortzaile eta ekoizleekin batera, Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzak postua jarriko du. Errigoraren saski bat zozkatuko dute bertaratzen direnen artean. Gainera, Mutriku Arraun Elkartearen eskutik, atun errea banatuko dute, 12:00etatik aurrera.