Ikastola Eguneko danborradan izena emateko epea (Ondarroa)
Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak 50. urteurrena ospatzeko Ikastola Eguna ospatuko du ekainaren 16an. Egun horretan danborrada ere egingo dute, eta horretan parte hartu nahi dutenek maiatzaren 25erako izena eman behar dute. Ondoko telefono zenbakira deituta izena eman ahal da: 94-683 14 16.