'Ipurbeltz' antzezlana (Markina-Xemein)
Ipurbeltz antzezlana eskainiko dute Ameztu antzerkia konpainiako kideek, irailaren 7an, 18:30ean, Arkupe aurrean. Euria egingo balu, Plazabarripean izango da emanaldia.
“Pertsona bakoitzak kolore desberdin batean ikusten du bizitza, eta askotan ez gara konturatzen besteen koloreak gurea bezain baliagarriak direla. Jolasaren eta umorearen bidez, mundua ikusteko modu ezberdiank erakutsiko dizkigu ikuskizun honek”.