Irakurketa kluba (Markina-Xemein)
Irakurketa saioak egingo dituzte abenduaren 11n Markina-Xemeingo Herri Bibliotekan. 17:00etan gaztelaniazko saioa izango da, eta Manual de construccion (Eider Rodriguez) liburuaren inguruan jardungo dute. 19:00etan euskarazko saioa izango da, eta Txori gorri. Andre siux baten idazlanak (Zitkala-Sa) liburua izango dute hizpide.