Irakurleen txokoa (Markina-Xemein)
Literatura saioa egingo dute apirilaren 3an Markina-Xemeingo herri bibliotekan. 17:00etan gaztelaniazko saioa izango da: Que se levanten los muertos (Fred Vargas) liburuaren inguruan ariko dira. 19:00etan, ostera, euskarazko saioa egingo dute, Altxa hildakoak (Fred Vargas) liburuaren inguruan.