Jubilatuen herri arteko topaketak
Lau herriren arteko topaketak egingo dituzte eskualdeko jubilatuen elkarteek urriaren 25ean. Markina-Xemein, Ziortza-Bolibar, Etxebarria eta Berriatukoak elkartuko dira. 10:45ean irtengo dira, eta Zumaian geldialia egingo dute. 14:30ean Aginaga Sagardotegian bazkalduko dute, 40 euroren truke.