Kamiñaldeko lur jausiaren inguruko bilera (Ondarroa)
Ondarroako Kamiñaldeko mendi magaleko beharrak zelan doazen argitzeko, udalak eta mendian beharrean ari den teknikari taldeak batzarra emango du apirilaren 15ean, 17:00etan, Santa Klara Kofradian. Herritar guztiei zuzendutako batzarrean, Kamiñaldeko lur jausiaren inguruko informazioa emateaz gain, Alokabideko etxeen kudeaketari buruzko informazio gehiago ere emango dela ere aurreratu dute. Bileraren xedea teknikariek luperiari konponbide bat emateko zehaztutako proiektua azaltzea izango da.
Egidazu Kaia Kalea, 48700 Ondarroa, Bizkaia.