'Karsteko zaporeak' irteera gidatua (Mutriku)
Euskal Kostaldeko Geoparkeko bisita gidatuen programaren baitan, ‘Karsteko zaporeak’ bisita gidatua egiteko aukera egongo da ekainaren 12an, Mutrikun. 11:00etan, Olatz auzoko San Isidro ermitaren aurrean hasiko da bisita, eta Goienetxe gaztandegian amaitu. Erreserbak www.geoparkea.com webgunean sartuta edo Mutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoetan egin daitezke.
Olatz Auzoa, Mutriku, Gipuzkoa, Spain.