Kataluniako erreferenduma babesteko elkarretaratzea (Ondarroa)
Kataluniako erreferenduma babesteko elkarretaratzea egingo dute irailaren 10ean, 13:00etan, Ondarroako Zubi Zaharrean. Eta hilaren 16an Bilbon egingo den manifestaziora joateko autobusa egongo da. Interesatuek Alai, Amarratza edo Kulixka tabernetan edo Kurike dendan izena eman behar dute.
Nasa Kalea, 48700 Ondarroa, Bizkaia.