Koloneko minbiziari aurre egiteko jardunaldi mediko-gastronomikoa (Mutriku)
Mutrikuko Udal Ongizate sailak eta Mutrikuko Minbiziaren aurkako elkarteak antolatuta, koloneko minbiziari aurre egiteko jardunaldi mediko-gastronomikoa egingo da Etxekalte elkarte gastronomikoan, martxoaren 2an, 18:30ean. Saioa doakoa izango da, eta bertan parte hartu ahal izateko aurretik eman beharko da izena udaletxeko 943- 60 32 44 telefonora deituta. Antolatzaileek iragarri dutenez, plaza mugatuak izango dira.
San Agustin Kalea, 20830 Mutriku, Gipuzkoa.