Korrika txikia eta korrika (Aulesti)
Martxoaren 25ean, 15:00etatik 16:00etara Korrika txikia egongo da Aulestin. Eskolatik Plazarako ibilbidea egingo dute, eta gero berriro eskolara itzuliko dira. Gainera, egunean bertan pasako da Korrika udalerritik, 22:50ean, eta 20:30erako pantaila jarriko dute plazan, Lea-Artibain sartzen denerako.
21:30ean bingo musikatua egingo dute eta herritarrek lekukoak egiteko tailerra egingo dute. 22:15ean hasiko dira beroketekin.