Korrikara joateko autobusaren izen ematea (Etxebarria)
Etxebarriko Udalak autobusa jarriko du 24. Korrikara Lekoizera joateko. Itzultzeko bidea Aulestitik egingo du. Autobusean izena eman behar da martxoaren 20a baino lehen. WhatsApp bidez 673 36 52 28 telefonora idatziz edo udal bulegoetan 09:00etatik 14:00etara eman daiteke izena.
