Kultur ekintzak proposatzeko bilera (Markina-Xemein)
Uztaileko jaien ordezko kultur ekintzen proposamenak jasotzeko batzar parte hartzailea egingo du Markina-Xemeingo Udalak maiatzaren 19an, 19:00etan, udaletxeko osoko bilkura aretoan. Edukiera mugatuta egongo denez, aurretiaz izena eman behar dela esan dute: komunikazioa@markina-xemein.eus. Gomendatu dute talde bakoitzetik kide batek parte hartzea.