Kulturaren Gala (Mutriku)
Mutrikuko Udalak Kulturaren Gala ospatuko du abenduaren 22an, 19:00etan, udaletxean. Aurten Arte lagunak elkartea (Arte Eskola) omenduko dute, azken 30 urteko ibilbidearengatik. Horrekin batera, Arantza Ugarte eta Xabier Basterretxea herritarrak ere omenduko dituzte, herriko historia jaso eta zabaltzen egiten duten lanarengatik. Ekitaldian Ugartek eta Basterretxeak hitzaldi laburra eskainiko dute. Ekitaldiaren ostean luntxa egongo da.
Txurruka Plaza, 20830 Mutriku, Gipuzkoa.