Lau herrietako ibilaldia (Markina-Xemein)
Markina-Xemein. Beti Jai elkarteak eta Berriatuako Udalak lau herrietako ibilaldia antolatu dute. Maiatzaren 23rako egin dute deialdia, eta Markina-Xemein, Ziortza-Bolibarko eta Berriatuko herritarrak batzeko paseoa egingo dute. 10:00etan Markina-Xemeingo bus geltokian geratu dira, 10:10eko autobusa hartzeko. Hala, 10:30ean batuko dira Berriatuko Plazan. Paseoa egingo dute, eta ostean hamaiketakoa egingo dute jubilatuen elkartean. Amaitutakoan, Bizkaibusean egingo dute buelta.
Ekimeneta bertaratzeko, interesdunak maiatzaren 15ean (barikua), 17:00etatik 19:00etara, Beti Jai elkartean eman beharko dute izena.