Lea Ibilbideko XI.martxa
Mendexa. Lea Ibilbideko XI.martxa egingo dute, urriaren 7an, 08:15ean hasita.
Ibilbide luzea, 08:15ean irtengo da Mendexako muturretik (Marierrota) eta ibilbide laburra, 10:30ean, Aulestitik (Errekondo parketa). Ibilbidean, bi hornidura puntu egongo dira, bata Gizaburuagako Errotazar lasaigunean, eta bestea, Aulestiko parkean.
Izena ematea, irailaren 28a baino lehen egin behar da leakomartxa@hortmail.com helbidera idatzita. “Izen abizenak, nondik zatozen, ume/nagusi eta ibilbide luzea edo laburra egin behar duzun” zehaztu behar den.