Lea Naturbideko XIII. Martxarako izen ematea (Lea Ibarra)
Lea Ibarra. Zabalik dago Lea Naturbideko XIII. Martxarako izena emateko epea. Irailaren 27a (domeka) izango da azken eguna, eta izena emateko, leakomartxa@hotmail.com helbide elektronikora idatzi behar da izen-abizenak, nondik zatozen, umeak edo nagusiak zareten eta ibilbide luzea edo laburra egingo den jakinarazi beharko da.