Leatarren Eguneko Herri bazkariko txartelak salgai (Lea Ibarra)
Maiatzaren 21ean Mendexan egingo den Leatarren Eguneko herri bazkarirako txartelak salgai daude. Txartelak Munitibar, Aulesti eta Amorotoko udaletxeetan, Gizaburuagako herriko tabernan eta Mendexan bertan Gurekabia eta Mahaigaineko tabernetan eskuratu daitezke. Era berean, tiketekin batera, bi euroren truke, Leatarren eguneko zapia erosteko aukera dago. Tiketak eskuratzeko azken eguna maiatzaren 15a izango da.