'Llanch: La Revolta permanet' dokumentalaren emanaldia (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Ahaztuen Oroimena taldeak apirilaren 26rako bi ekitaldi antolatu ditu. 12:00etan Euzkadi en ruinas, arqueologia de la Guerra Civil en el Pais Vasco (1936-1948) liburuaren aurkezpena egongo da udaletxeko osoko bilkura aretoan; Josu Santamaria idazlea bertan izango da. 18:00etan, ostera, Llanch: La Revolta permanet dokumentalaren emanaldia eskainiko dute Esperantza aretoan; Ostean, Martxoak 3 elkarteko historialari Julen Diaz de Argotek dokumentalari buruzko azalpenak emango ditu.