Lotune bilera irekia (mutriku)
Lotuneren bilera irekia egingo dute abenduaren 11n, 18.30ean, Luardon. “Bilera hauek hiruhileko bakoitzaren hasieran egin ohi ditugu. Bertan, Lotuneko jardueren balorazioa egiteaz gain, proposamenak, interesak eta premiak elkar banatzen ditugu. Hala, hurrengo hiruhilekoetarako gogoak identifikatu eta martxan jartzeko. Zatoz zure ikuspegia konpartitzera!”