Lurpeko Altxorren aurkezpena (Berriatua)

Berriatuko Udalak eta Ades Espeleologia Taldeak antolatuta, Lurpeko Altxorren aurkezpena egingo dute ekainaren 8an, 19:00etatik aurrera, Goikolau Aretoan. izango dugu Goikolau Aretoan. Berriatuko ondarearen parte diren kobazuloez eta lurpeko sistemaz mintzatuko dira, euren balioa nabarmendu asmoz. Azalpenak Ades elkarteko Oier Gorosabelek emango ditu. Doako sarrera edukiko du berbaldiak.