'Markina herriaren sorrera' antzezlana (Markina-Xemein)
Markina-Xemeingo Bekobenta eskolaren 50. urteurrenaren harira, Markina herriaren sorrera antzezlana egingo dute eskolako guraso, ikasle eta irakasleek, 18:00etan eta 20:00etan, Bekobenta eskolako kiroldegian.
Sarrerak HLHIko zuzendaritzako lehiatilan egongo dira salgai, euro baten truke. Sarrerak ekainaren 6ra arte egongo dira salgai, eta pase bakoitzeko 160 ikuslerentzako tokia dago.