Markina-Xemeingo 59. Ibilaldi Neurtua (Markina-Xemein)
59. Ibilaldi Neurtua egingo dute apirilaren 13an Markina-Xemeinen. 07:00etan irtengo da martxa luzea (29,5 km) eta 09:30ean, martxa laburra (9,7 km). Izen ematea egunean bertan egin behar da, irteera baino ordu erdi lehenago. Martxa luzekoek Opela kafetegi parean eman beharko dute izena, eta martxa laburrekoak, autobus geltokian.