Martxa nordikorako izen emotea (Markina-Xemein)
Markina-Xemein. Markina-Xemeingo Beti Jai jubilatuen elkartea. Irailaren 15erako eta 22rako lagun artean gozatzeko martxa nordikoa antolatu dute. Izena emateko aukera zapatuan eta domekan [irailak 12 eta 13] egongo da Beti Jai elkartearen tabernan, 16:00etatik 20:00etara. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko; bazkide ez direnek, aldiz, 7 euroren truke eman ahalko dute izena.
Irteera ordu eta erdikoa izango da egun bietan, 11:00etan Beti Jai aurretik hasi eta 12:30ean amaitu arte.Gehienez, 25 pertsonako martxa izango da, eta jakinarazi dutenez, beharrezkoa den materiala egunean bertan banatuko dute.