'Memoria eraiki' ikuskizuna (Ondarroa)
Memoria Eraikiz zentzumen esperientzia ikuskizuna, otsailaren 5ean, Ondarroako Beikozinin. Ikuskizuna emakume biktimen eta biziraun dutenen ahotsa eta testigantzak biltzen dituen memoria kolektiboaren eraikuntza indarkeria matxisten aurkako estrategia gisa lantzeko apustua da, Mugarik Gabe elkartearen eskutik. Ondarroako Udalak antolatuta, hiru saio eskainiko dituzte otsailaren 5ean: 18:00etan, 19:00etan eta 20:00etan. Saioa doan bada ere, aurretiaz izena eman behar da, Etxelilan eman behar da. Aforoa mugatuta dago, eta saio bakoitzean 14 herritarrek parte hartu ahalko dute.