Mendi irteera bateratua (Lea-Artibai eta Mutriku)
Markina-Xemeingo Artibai mendigoizale taldeak antolatuta, mendi irteera bateratua egingo da maiatzaren 22an. Irteera ordua 07:30ean jarri dute, Markina-Xemeingo Kai tabernaren parean. Ibilbidea: Batxikabo-Mota-Barrio (4 orduko ibilbidea –14,41 kilometro–). Izena maiatzaren 19rako eman behar da. Prezioa: 10 euro bazkideek eta 12 bazkide ez direnek.
Markina-Xemein, Bizkaia, Spain.