Merkatu txikia (Ondarroa)
Zatozte Ondarroako dendari eta ostalarien elkarteak antolatuta, uda parteko merkatu txikia egongo da domekan [irailak 6].Eguraldia lagun bada, Alamedan ipiniko dira saltokiak, 10:00etatik 19:30era. Eguraldi txarra balego, ostera, Berdura Plaza eta inguruetan egingo da merkatua, baina ordutegi murritzagoarekin, 15:00ak arte.