Oñatiko komertzio txikiaren etnografia feministaren inguruko hitzaldia (Ondarroa)
Oñatiko emakumiak errekadutan. XX. mendeko komertzio txikiaren etnografia feminista bat hitzaldia, otsailaren 18an, 17:00etatik 19:00etara, Ondarroako Etxelilan. Hizlaria: Jone Arrazola Maiztegi. Antolatzailea: Boga Boga Emakumion Elkarti.
Azalpena. XX. mendeko Oñatiko komertzio txikiaren etnografia feminista bat jasotzen duen ikerketa lana aurkeztuko digu haren egileetako bat den Jone Arrazola Maiztegik. Ikerlan honen abiapuntu orokorra honakoa da: gure herriko historia ikuspegi feministatik aztertuz gero, ohartzen gara historiak komertzio txikia ahaztu duela, herriaren garapen eta sostegunrako oso garrantzitsua izan bada ere. Beraz, ahanzturan egon dira langile, bezero eta laguntzaile gisa merkataritzan jardun duten herriko emakume guztiak. Horregatik, emakume hauen bizimodura gerturatuz, haien errealitateak eta herriari egindako ekarpen hirukoitza – sostengu ekonomikoa, sozioemozionala eta espaziala- ezagutu eta argitara ekarri nahi ditugu.