Ondarroa Arraun Elkarteak eskolartekoentzako izena emateko aukera emango du eguenean
Ondarroa Arraun Elkarteak jakinarazi duenez, momentu honetan eskolarteko kirola bertan behera dago Bizkaian. Dena dela, martxan hasteko baimena ematen dutenerako, parte hartuko luketenak zenbat izango liratekeen jakin egin behar dutela diote. “Azpiegitura fisiko eta pertsonalak prest edukitzeko”. Horregatik, interesatuta daudenei eguenean [irailak 24] 19:00etan izena ematera hurreratzeko dei egiten diete (arraun elkarteara joan beharko dute).