Oporrak bakean programaren bilera informatiboa (Ondarroa)
Oporrak Bakean programaren inguruko bilera informatiboa egingo dute martxoaren 14an, 19:00etan, Ondarroako Kofradia Zaharrean. Aurreratu dutenez, aurreko urteetan harrera familiak izan direnak euren esperientzia kontatuko dute. Horrez gain, informazioa eman eta galderak egiteko aukera egongo da.