"Ortugintza bere osotasunean" tailerra (Lekeitio)
Lekeitio. Lekeition ortugintza ikastaro berezia egingo dute zapatuan, 9:30etatik 12:30arte, Gabino Murua adituaren eskutik, Azkue Ikastolan. Parte-hartzaileek ohiko eta ez hain ohiko barazkien laborantza ezagutzeko aukera izango dute, teoria eta praktika uztartuz. Jardunaldia Herrittarron Ortuan amaituko da, kartel berriaren inaugurazioarekin eta auzolanean egindako lanaren aitortza ekitaldiarekin.