Palestinaz elkartasuna (Ondarroa)

Palestinari elkartasuna adierazteko egun guztiko egitaraua antolatu du Palestinarekin elkartasuna taldeak Ondarroan. Alamedan egongo da egun guztiko egitaraua, 11:00etan harrera eta hamaiketakoagaz emango diote hasiera egunari, ondoren, hitzaldia izango dute: Palestina eta kolonizazio sionista: konplizitateak eta borroka. Ostean, mural margoketagaz jarraituko dute, 15:00etan bertso bazkaria egongo da Alexander Idoeta eta Aitor Zubikaraigaz, eta 17:00etan Olatz eta Aizak kontzertu akustikoa eskainiko dute. Amaitzeko, 19:00etan, mobilizazioa egongo da.