San Blas elkartearen irteera (Aulesti)
San Blas erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak irteera egingo du uztailaren 21ean. Izena emateko telefonoz deitu behar da: 94-627 92 02 (Gloria) edo 94-627 91 82 (Nati). Prezioa: 25 euro. Izena emateko azken eguna astelehena da. Hilaren 21ean, autobusa 09:00etan aterako da Aulestitik. Eta goizean Morgako Talleri txakolindegia ikusi eta gero, Bakion geldialdia egingo dute. Barakaldoko Errekatxon bazkalduko dute.
48380 Aulesti, Bizkaia, Spain.