Sanantolinetako Play Back Lehiaketan izena emateko epea (Lekeitio)
Lekeitioko San Antolin jaietan (irailaren 4an, 21:30ean) egingo den Play Back Lehiaketan izena emateko epea irailaren 3an amaitzen da. Interesatuek Bitali tabernan izena eman behar dute. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, egingo den abestia CD edo memoria eramangarri batean entregatu behar dute izena ematerakoan, telefono zenbaki bategaz. Nagusientzako (220 euro, 110 euro eta 70 euro) eta umeentzako (100 euro, 60 euro eta 40 euro) sariak egongo dira. Antolatzaileak: Beti Saltsan.